saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Foru erantzukizuneko gizarte zerbitzu espezializatuak

Informazioa

Islak iluntzean, mutilak hesien atzean, paperezko gizonen katea

Gizarteratzearen arloko gizarte zerbitzu espezializatuen eginkizuna gizarte bazterketa egoera edo arriskutan dauden pertsonen premia eta eskaerei erantzutea da; zehazki, erlazio-laguntza ematea, eta oro har, hurbileko laguntza ematea, gizarteratzea eta laneratzea errazteko, eta gizarte-ingurunean eragitea, gizarte bazterketako prozesuak eta arriskuak prebenitzen, zuzentzen edo arintzen laguntzeko.

Gizarte Ekintza Sailak, indarreko legerian ezarritakoa betetzeko, talde bereziei zuzendutako zentroak eta zerbitzuak bermatu behar ditu, eta horiek beharrezko gaitasuna izango dute biztanleen beharrizanei aurre egiteko, gizarte zerbitzu espezializatu gisa; aipagarriak dira zaurgarritasun egoeran dauden taldeei zuzendutako zentroak eta zerbitzuak. Koordinazioaren printzipioan oinarrituta, hitzarturiko ekimen pribatuarekin lankidetzan aritzen dira batik bat, hitzarmenak sinatuta.

Hitzarmena sinatzean, erakundeak zerbitzua eman behar du; aldi berean, erabakiaren testuan jasotako betebehar batzuk bereganatzen ditu, Gizarte Ekintza Sailak egindako ekarpen ekonomiko baten ordez.

Hitzarmenek berez urtebeteko indarraldia dute; hala eta guztiz ere, kasuan kasuko ekitaldirako aurrekontu zuzkidura egokia dagoenean, indarraldi hori luzatzeko aukera dago.

 
 

e-mailez bidali