saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Nork merezi du sari bat Bizkaian berdintasunaren alde egiteagatik?

Informazioa

Zirgari Sariak, BBK eta Bizkaia Foru Aldundia Logoak

Hautagaitzak posta elektronikoz aurkez daitezke (berdintasuna@bizkaia.eus), Berdintasunerako, Lankidetzarako eta Dibertsitaterako Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (Mazarredo zumarkalea 63-3 48009 Bilbao) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.

Zehatz-mehatz, hautagaitzak erantsitako inprimakian aurkeztu beharko dira, otsailaren 8ra arte.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK-k ematen dituzten Zirgari Sariek emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alde ahalegin berezia egiten duten pertsona, erakunde eta enpresen lana nabarmentzen dute.

Hiritarrek hautagaiak aurkeztu ahal izan dituzte, prozesu parte-hartzaile batean parte hartuz

Kategoria bakoitzean 6.000 euroko saria dago, ohorezko kategorian izan ezik (ez dauka sari ekonomikorik).

Sari horien izenak zirgariek egiten zuten lan gogorra ekartzen du gogora: emakume horiek itsasontziak atoian eramaten zituzten Bilboko itsasadarreraino, eta, horretarako, beren indarra eta soka bat, zirga bat, besterik ez zuten erabiltzen.

kategoriak:

PERTSONAK
Ohorezko Zirgari Saria 2017. Pertsona fisiko batek edo gehiagok emakumeen eskubideen alde eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde eginiko ibilbidea saritzeko.
ERAKUNDEA
Zirgari Saria 2017, emakumeenganako indarkeriaren kontrako borrokari. Emakumeenganako indarkeriaren kontra eginiko lanagatik nabarmendu den erakunde bat edo gehiago saritzeko.
Zirgari Saria 2017, ahalduntze eta balio-aldaketari. Balioen aldaketan eta emakumeen ahalduntze pertsonal, kolektibo eta sozialaren aldeko lanean nabarmendu den erakunde bat edo gehiago saritzeko.
ENPRESAK
Zirgari Saria 2017, erantzunkidetasun eta kontziliazioari. Antolaketa sozial erantzukidearen, denboraren erabilera berrien eta kontziliazio erantzukidearen aldeko lanean nabarmendu den enpresa bat edo gehiago saritzeko.
 
 

e-mailez bidali

 

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.