saltatu edukira

Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

 

Albisteak

Astelehena, 2016(e)ko uztailaren 25a

ALDUNDIAK ZORTZIGARREN URTEZ JARRAIAN ESKAINIKO DU DOAKO AUTOBUS-ZERBITZUA GORBEIARA IGOTZEKO SAN INAZIO EGUNEAN

• Lehenengo Gorbeibusa goizeko zazpietan irtengo da; ordu horretan lehenengo aldiz igoko da Pagomakurrera. Arratsaldeko zazpietan itzuliko da handik azken autobusa.

• Foru Aldundiak eta Areatzako Udalak doako zazpi aparkaleku prestatu dituzte Arratiako udalerri horretan, Gorbeibusa hartu eta gurutzeraino oinez igotzeko asmoz bertaratzen diren pertsonentzat.

• Uztailaren 31n debekatuta egongo da foru autobusak erabiliko duen zirkuitura norberaren ibilgailuarekin sartzea; bertan lurrak dituztenek, abeltzainek eta inguruko erabiltzaileek ere ezin izango dute sartu. Halaber, ezin izango da mendira joan bizikletaz edo zaldiz.

Albisteari dagozkion irudiak: "ALDUNDIAK ZORTZIGARREN URTEZ JARRAIAN ESKAINIKO DU DOAKO AUTOBUS-ZERBITZUA GORBEIARA IGOTZEKO SAN INAZIO EGUNEAN

Albiste gehiago

Sartu zure kontuan