saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Albisteak

Informazioa

Albisteak

2019/09/28Zahartze aktiboaren arloan Euskadik egindako lana saritu du Europak

Ekimenaren bikaintasuna nabarmendu du dakarren berrikuntzagatik. Ez da arazo hutsala; 65 urtetik gorako pertsonek biztanleriaren %20,2 osatzen dute Euskadin, Europako batezbestekoa baino 3,5 puntu gehiago. Horregatik, urteak daramatza Eusko Jaurlaritzak zahartze aktiboaren aldeko apustu sendoa egiten, pertsonengan, beraien eskubideetan eta eran-tzukizunetan oinarritutako estrategia batekin, gizartearen parte aktibo gisa hartuta.

2019/09/27Elkarrizketa Arritxu Zelaiari

Arritxu Zelaia, Lea Ibarrako bailaran lagunkoitasun prozesua aurrera eramateaz arduratu den teknikari-dinamitzailalea da. Elkarrizketa honetan prozesua hasi zenetik gaur arte izandako garapena azaldu du.

2019/09/25Dementziekin lagunkoiak diren etxebizitzak izateko gida

Etxeko gela bakoitza eratzen duten elementuei buruzko aholku eta gomendioak. Proposamenak eskaintzen ditu dementziaren garapenean egon daitezkeen arazoen aurrean esku hartzeko.

2019/09/19Gutxiago jan, lo gehiago egin eta ariketa moderatua

A. M. Cuervok (Zahartzearen Ikerkuntzarako Albert Einstein Institutuaren zuzendarikideak) zahartzean eragina duten beste parametro batzuk azpimarratu ditu, adibidez kaloriak murriztea, «jatorduak bereiztean datza, garbiketa zelularrak aktibatzeko aukera izan dezan». «Erreminta hauetan sakontzen jarraitzen badugu hobekuntza orokorra lortu ahal izango dugu», azaldu du.

2019/09/17Hasi dira Bilbon adineko pertsonentzako solasaldiak-ibilaldiak

Ekimen hau Mugikortasunaren Europako Astearen ospakizunaren barruan sartzen da; aste horrek aurten bere XX. edizioa betetzen du “Oinez nahiz bizikletaz, beti seguru” izenarekin eta bere xedea, udal iturrien arabera “adineko pertsonen taldea hala maila fisikoan nola sozialean bizitza-estilo aktiboago eta osasungarriago bat edukitzera animatzea da, horretarako egunero ibilaldi bat eginda”.

2019/09/11“Biloba” kartara eta etxean

Zaragozako Jacetania eskualdeko proiektu batek adinekoak euren herrietan jarraitzen laguntzen ditu. Rosa Roca, 38 urtekoa, eta Sara Abadía, 88koa, ez dira senideak. Atsoa bakarrik bizi da Sigüés herrian, erroldatuta 88 biztanle dituen Zaragozako udalerrian, eta ia ez da kalera ere ateratzen. Bigarrena astean batzuetan joaten zaio bisitan. Bere herrian mantentzen eta zahartzen laguntzen dio.

2019/09/03Harremanak hirugarren fasean: adiskidetasuna adinekoen egoitzetan

Egoitzan arratsaldero errepikatzen diren gaiak daude. Etenik gabe hobeto etxean edo egoitzan dauden galdera entzuten da. "Ni ondo nago etxean ere egoteko, baina zer egiten dut nik bakarrik 84 urterekin?". Zaila da Maxiren iritziarekin bat ez egitea: sekulako energiarekin eta bere gehiegizko barrearekin alde batetik bestera iraulkatzen da istorio baten atzetik beste bat kontatzeko. Baina, adinekoak egoitzetan ez dira hain bakarrik sentitzen?

2019/08/29Egoitzetan egiten diren aldi baterako egonaldiek hobetzen dute sozialitzea

Adinekoen egoitzek aldi baterako egonaldiak eskaintzen dituzte interaktibitatea eta talde-lana sustatzen duten parte hartzeko jardueren eta jarduera ludikoen bidez adineko pertsonen loturen sorkuntza eta gaitasunak hobetzeko. Egoitza baten bizitzearen edo aldi baterako egonaldiak egitearen onurak nabarmen igartzen dira adinekoen narriadura kognitiboaren moteltzea eta inguruarekin erlazionatzeko konfiantzaren gehikuntza bezalako alderdietan.

2019/08/28Gustuko bisita haurtzarora itzultzeko

Amavir Argaray-ko egoiliarrek ohikoak ez diren egunak bizi dituzte aste honetan, bisita berezia dutelako. Joan den astelehenetik, hilaren 26tik, datorren ostiralera arte, hilak 30, 5 eta 10 urte tarteko ume batzuek eurekin igaroko dute denbora –egunero 9.00etatik 18.00etara- eta ondo pasatuko dute jarduerak egiten dituzten bitartean.

2019/08/13Bilbok adinekoen bakardadea ekiditeko programak ditu

Adinekoen elkarteetan gizarte-antena solidario gisa ezagutzen diren pertsonei dagokienez, 32 elkarte eta 64 pertsona, adinekoen sare aktibo batean parte hartzen dute, zeinaren bitartez bakardadeagatik edo hurbileko inguruaren beste arrisku-egoera batzuengatik gizarte-bazterkeria pairatzeko arriskuan dauden adineko beste pertsona nagusi batzuk identifikatzen dituzten.