saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Zahartze Aktiboa

Informazioa

Bizkaiko Foru Aldundiaren adinekoentzako lehiaketak

Aurtengo edizioan literatur, pintura, argazki izango dira eta kategoria bakarra egongo da eta horretan sartuko dira eskultura, taila eta maketak. Eskabideak aurkezteko epea 2019ko uztailaren 19an bukatuko da. 1959. urtean edo lehenago jaiotako Bizkaiko biztanle guztiek har dezakete parte lehiaketetan.

Bidali testu, argazki edo bideoak eta kontatu zure esperientzia, zaletasun, oroitzapen eta iritziaků Horretarako, inprimaki hau erabili, edo zuzenean Generakzioa postontzia. Animatu eta parte hartu!.

2019/06/25Adinekoen familiek egoitza-zentroei buruz duten iritzia

Bizkaiko Foru Aldundia, pertsonen bizi-baldintzak hobetzearren batez ere, Bizkaiko egoitzen erabiltzaileen familiei zuzendu zaie, eta, horretarako, Gizarte Ekintza Sailak (beraren mende baitago egoitza-sarea) 2.012 familiari egin dio telefono-kontsulta bat, non hainbat alderdiri buruzko balorazioa eskatu duen: egoitza-eredua, zerbitzuaren eta arretaren kalitatea, eta hobekuntza-proposamenak.

2019/06/05Establezimendu lagunkoiak Barakaldon

Mota guztietakoak izan dira parte-hartzaileak, komertzioak (52), zerbitzuen establezimenduak (13) eta ostalaritzakoak (4), baina denen artean moda zein oinetakoen arloan lan egiten dutenak nabarmendu dira parte-hartzaileen %25a gaindituz. Baita ere interesgarria da ileapaindegi zein edertasun zentroak %15a osatu dutela ikustea.