saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

Deustobide 2019-2020. Kultura eta Elkartasuneko Unibertsitate Titulua

DeustoBide - Herritartasun Eskolaren programak pertsona guztiei zuzendutako hezkuntza espazioa dira, adina, titulazioa edo aurretik duten prestakuntza gorabehera. Izen-ematea: ekainaren 4tik 28ra. Tokirik geratuz gero, bigarren epe bat irekiko da irailaren 10etik 27ra. Klaseak urritik maiatzera, 17:00etatik 20:30era.

Bidali testu, argazki edo bideoak eta kontatu zure esperientzia, zaletasun, oroitzapen eta iritziaků Horretarako, inprimaki hau erabili, edo zuzenean Generakzioa postontzia. Animatu eta parte hartu!.

2019/07/31Adinekoentzako bizitegi-zentroen dekretu berriak adinekoen ongizatea

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek azpimarratu duenez, “adinekoentzako bizitegi-zentroen dekretu berriak adinekoen ongizatea eta arreta egokia bermatuko ditu eta adinekoentzako bizitegi-zentro guztiek, titularitate publikokoek nahiz pribatukoek, bete beharko dituzten eskakizun materialak, funtzionalak eta langileen arlokoak arautuko ditu”.

2019/07/13Gure gurasoen osasun galerari aurre egitea

Zaintzailearen figurari buruz idatzi dute Cuídaten Gemma Bruna kazetariak eta erizaintza geriatriko eta gerontologikoan aditua den Josep Parísek. Zaintzaileen hamabost bizipen pertsonal jaso dira liburuan. Bertan, bizitza berrantolatzera behartzen dituen ustekabeko arazo bati aurre egin behar dioten zaintzaile anonimoen ahotsak jaso dira. Zaintzaile horiek laguntza sozial eta instituzional askorik –edo batere– gabe egiten dute lan hori, horrek dakarren higadura fisiko eta emozionalarekin.