saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

2019ko udako planak Muñatones Gazteluan

“Muñatonesko azpijokoak” antzeztutako visita: uztailaren 14an eta irailaren 15ean 12:00etan (gazteleraz, 4€). “Castillos de Arena” Erakustaldi eta tailerra: uztailaren 7an 11:00etatik 14:00etara (euskara eta gaztelera, doan). Bisita gidatuak Muñatones Gazteluan: Irailaren 8ra arte igandero. Txanda bi: 10:30ean eta 12:30ean (euskara eta gaztelania, 3,5€)

Bidali testu, argazki edo bideoak eta kontatu zure esperientzia, zaletasun, oroitzapen eta iritziak… Horretarako, inprimaki hau erabili, edo zuzenean Generakzioa postontzia. Animatu eta parte hartu!.

2019/07/31Adinekoentzako bizitegi-zentroen dekretu berriak adinekoen ongizatea

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek azpimarratu duenez, “adinekoentzako bizitegi-zentroen dekretu berriak adinekoen ongizatea eta arreta egokia bermatuko ditu eta adinekoentzako bizitegi-zentro guztiek, titularitate publikokoek nahiz pribatukoek, bete beharko dituzten eskakizun materialak, funtzionalak eta langileen arlokoak arautuko ditu”.

2019/07/13Gure gurasoen osasun galerari aurre egitea

Zaintzailearen figurari buruz idatzi dute Cuídaten Gemma Bruna kazetariak eta erizaintza geriatriko eta gerontologikoan aditua den Josep Parísek. Zaintzaileen hamabost bizipen pertsonal jaso dira liburuan. Bertan, bizitza berrantolatzera behartzen dituen ustekabeko arazo bati aurre egin behar dioten zaintzaile anonimoen ahotsak jaso dira. Zaintzaile horiek laguntza sozial eta instituzional askorik –edo batere– gabe egiten dute lan hori, horrek dakarren higadura fisiko eta emozionalarekin.