saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Zahartze Aktiboa

Informazioa

Bizkaiko Foru Aldundiaren adinekoentzako lehiaketak

Aurtengo edizioan literatur, pintura, argazki izango dira eta kategoria bakarra egongo da eta horretan sartuko dira eskultura, taila eta maketak. Eskabideak aurkezteko epea 2019ko uztailaren 19an bukatuko da. 1959. urtean edo lehenago jaiotako Bizkaiko biztanle guztiek har dezakete parte lehiaketetan.

Bidali testu, argazki edo bideoak eta kontatu zure esperientzia, zaletasun, oroitzapen eta iritziaků Horretarako, inprimaki hau erabili, edo zuzenean Generakzioa postontzia. Animatu eta parte hartu!.

2019/04/24Lagunkoitasunaren inguruko informazio panelak sortu ditu Bilbo +60 taldeak

Panelak modu sinple eta bisualean garatu dira eta Bilbo +60 taldearen mugarri historikoak, arreta foku desberdinak, programaren bitartez sortutako ekintza desberdinak eta hiritarren parte hartzea nolakoa izan den erakusten du. Horrekin, ikusgarritasuna eman nahi zaio ekimenari, horrela parte hartzea eta hiritarren ezagutza sustatuz.

2019/04/24Udal denboraren bankuen experientzia Barakaldon

Maiatzaren 3an, Barakaldoko Udaletxeko Denboraren Bankuak, “UDAL DENBORAREN BANKUEN EXPERIENTZIA” jorratuko duen Gizarte Zerbitzuetako Gizarte Sustapenari buruzko Jardunaldi Tekniko bat antolatu du Clara Campoamor Zentro Zibikoan. Jardunaldi hau, maiatzaren 4 eta 5ean gauzatuko den 5. Denboraren Bankuen Estatu Mailako Topaketaren atarikoa izango da eta “Erlazionatzeko beste era bat sortu nahian” jardunaldiaren helburua.