saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

2019ko udako planak Muñatones Gazteluan

“Muñatonesko azpijokoak” antzeztutako visita: uztailaren 14an eta irailaren 15ean 12:00etan (gazteleraz, 4€). “Castillos de Arena” Erakustaldi eta tailerra: uztailaren 7an 11:00etatik 14:00etara (euskara eta gaztelera, doan). Bisita gidatuak Muñatones Gazteluan: Irailaren 8ra arte igandero. Txanda bi: 10:30ean eta 12:30ean (euskara eta gaztelania, 3,5€)

Bidali testu, argazki edo bideoak eta kontatu zure esperientzia, zaletasun, oroitzapen eta iritziak… Horretarako, inprimaki hau erabili, edo zuzenean Generakzioa postontzia. Animatu eta parte hartu!.

2019/07/0565 urtetik gorako emakumeak, konprometituenak bizi-testamentuarekin

Euren gurasoak zaintzearen ataka larria gainditu ondoren jasota uzten dute hartu nahi duten tratamendua euren seme-alabei arazoa saihesteko. EAEn 28.000 agiri baino gehiago daude erregistratuta atzeraezinak diren patologietan nola jardun zehazten dutenak. “Ez da kasualitatea, zaintzen euren esperientzietatik sortzen den hausnarketa da, portzentaje itzelean, % 85, horiek direlako prozesu horretan inplikatuta daudenak. Nahi ez dutenaren lekukoak izan dira eta adierazi egiten dute”.

2019/07/03BetiOn telelaguntza zerbitzuak autonomia eta segurtasuna eskaintzen die

Gaur egun, betiON zerbitzua bakarrik bizi diren 75 urtetik gorakoei zuzentzen zaie; gizarte-zerbitzuek aitortutako mendekotasun-egoeran edo ahultasun-egoeran bizi diren 65 urtetik gorakoei; adimen-desgaitasuna, fisikoa edo sentsoriala eta mendekotasun aitortua duten pertsonei, maila edozein dela ere; eta buruko gaixotasuna diagnostikatuta duten eta mendekotasun-egoera aitortua edo gizarte-bazterketako arriskua bizi dutenei.