saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

Gaurko jarduerak eta ekitaldiak

BBK + Jarduera Programa. 2019/2020 ikasturtea

Antolatzailea: BBK

Tokia: Bilbao

Jardueraren datak:

2019/09/20 - 2020/06/19

BBK Jarduera Programan aisialdi aktiboa eta osasungarria sustatzeko jarduera- eta ikastaro-eskaintza zabala dago, pertsona nagusiek garapen pertsonala bultzatzeko ikastaroak eta ekitaldiak izan ditzaten. Programa 60 urtez gorako pertsonei zuzenduta dago. Programan dauden jarduera guztietarako izena emateko epea irailaren 20tik 30era da. Informazioa eta izen-ematea www.bbk.eus webgunean

Bilbo. Ikastaro eta Tailerrak 2019-2020

Antolatzailea: Bilboko Udala

Tokia: Bilbao

Jardueraren datak:

2019/09/01 - 2020/06/30

Osasunerako ikastaroak adineko pertsonentzat, Aisia eta Kirol ikastaroak, Kultura tailerrak, Emakume eta gizonen arteko berdintasun tailerrak. Aurreinskripziorako epea ekainaren 19an hasi eta irailaren 4ra arte luzatuko da, jarduera eta gai guztietarako.

Bizitza osasungarria eta parte-hartzailea izateko gakoak

Antolatzailea: Hartu emanak

Tokia: Bilbao

Jardueraren datak:

2019/02/05 - 2019/11/05

Hartu emanak elkarteak, beste elkarte batzuekin lankidetzan, antolatu du ikastaro hau. Hiru gai-esparru jorratuko dira: ahalduntzea, osasuna, eta adinekoen partaidetza soziala. HOGEI saio, astean bat. Astearteetan, 18:00etatik 20:00etara. Matrikulazioa (plaza mugatuak): Urtarrilaren 15etik aurrera Hartu-emanak elkartearen egoitzan, Erronda kalea z.g, Bolunta – 3. solairua. Prezioa: 20 euro (ikastaro osoa).

Bizkaiko Esperientzia Gelak. 2019-2020 ikasturtea

Antolatzailea: UPV-EHU

Tokia: Bilbao

Jardueraren datak:

2019/06/03 - 2020/05/26

Ikasketa hauek 55 urtez gorako pertsona guztientzako dira aproposak (erretiratuak, aurre-erretiratuak, etxekoandreak, etab.). Baldin eta aspaldiko ametsak egia bilakatu nahi badituzte edo beren trebakuntza intelektuala osatu nahi badute. "Gela" hauetan sartu ahal izateko, ez da beharrezkoa inolako titulurik edo aurretiazko baldintza akademikorik edukitzea. Aurretiko izen-ematea: 2019ko ekainaren 3tik 14ra.

Boluntariotza eta aisia Durangon

Antolatzailea: Durangoko Udala

Tokia: Durango

Jardueraren datak:

2019/09/15 - 2020/06/30

Borondatezko lana ipuin kontaketen bidez, bi makilekin lagundutako ibilaldiak, Dantzazdantza programa, puntu eta eskulan-tailerra, irteera kulturalak. Argibide gehiago: Adinekoen Udal Egoitza: 944 657 451

Deustobide 2019-2020. Arteak gozatu

Antolatzailea: Universidad de Deusto

Tokia: Bilbao

Jardueraren datak:

2019/06/13 - 2020/05/29

DeustoBide - Herritartasun Eskolaren programak pertsona guztiei zuzendutako hezkuntza espazioa dira, adina, titulazioa edo aurretik duten prestakuntza gorabehera. Izen-ematea: ekainaren 13tik uztailaren 15era. Tokirik geratuz gero, bigarren epe bat irekiko da irailaren 10etik 27ra.

Deustobide 2019-2020. Bidaiatuz ikasi

Antolatzailea: Universidad de Deusto

Tokia: Bilbao

Jardueraren datak:

2019/06/24 - 2020/05/29

DeustoBide - Herritartasun Eskolaren programak pertsona guztiei zuzendutako hezkuntza espazioa dira, adina, titulazioa edo aurretik duten prestakuntza gorabehera. Izen-ematea: ekainaren 24tik uztailaren 15era. Tokirik geratuz gero, bigarren epe bat irekiko da irailaren 10etik 27ra. Klaseak urritik maiatzera, 17:00etatik 20:30era.

Deustobide 2019-2020. Ekialdeko kulturak: Txina eta Japonia

Antolatzailea: Universidad de Deusto

Tokia: Bilbao

Jardueraren datak:

2019/06/13 - 2020/05/29

DeustoBide - Herritartasun Eskolaren programak pertsona guztiei zuzendutako hezkuntza espazioa dira, adina, titulazioa edo aurretik duten prestakuntza gorabehera. Izen-ematea: ekainaren 13tik uztailaren 15era. Tokirik geratuz gero, bigarren epe bat irekiko da irailaren 10etik 27ra. Klaseak: urritik maiatzera, 17:00etatik 20:15era.

Deustobide 2019-2020. Kultur Aisia Unibertsitatean

Antolatzailea: Universidad de Deusto

Tokia: Bilbao

Jardueraren datak:

2019/09/10 - 2020/05/29

DeustoBide - Herritartasun Eskolaren programak pertsona guztiei zuzendutako hezkuntza espazioa dira, adina, titulazioa edo aurretik duten prestakuntza gorabehera. Izen-ematea: 1. eta 2. lauhilekoak irailaren 10etik 27ra. 2. lauhilekoa urtarrillaren 20tik otsailaren 7ra.

Deustobide 2019-2020. Kultura eta Elkartasuneko Unibertsitate Titulua

Antolatzailea: Universidad de Deusto

Tokia: Bilbao

Jardueraren datak:

2019/06/04 - 2020/05/29

DeustoBide - Herritartasun Eskolaren programak pertsona guztiei zuzendutako hezkuntza espazioa dira, adina, titulazioa edo aurretik duten prestakuntza gorabehera. Izen-ematea: ekainaren 4tik 28ra. Tokirik geratuz gero, bigarren epe bat irekiko da irailaren 10etik 27ra. Klaseak urritik maiatzera, 17:00etatik 20:30era.

Durango. Adinekoentzako ikastaroak eta tailerrak 2019-2020

Antolatzailea: Durangoko Udala

Tokia: Durango

Jardueraren datak:

2019/09/16 - 2020/05/29

Plazak mugatuak dira eta zozketa egingo da. Durangarrek lehentasuna izango dute. Prezioa: 12 euro ikastaro bakoitza (erroldatuak ez dauden pertsonek %50 gehiago ordaindu beharko dute). Aldez aurreko izena ematea irailaren 25era arte. Matrikula urriaren 1etik 7ra. Argibide gehiago: Adinekoen Udal Egoitza: 94 465 74 51 / adintek@durango.eus

Erakusketa. Bizkaiko Foru Aldundiaren adinekoentzako lehiaketak

Antolatzailea: BFA-DFB

Tokia: Bilbao

Jardueraren datak:

2019/10/09 - 2019/10/26

2019ko lehiaketetako partaide guztien lanak Bilboko Ondare Aretoan (María Díaz Haroko Kalea, 11) egongo dira ikusgai 2019ko urriaren 9tik 26ra arte (biak barne).

Erandio hobetzeko adinekoen zazpi ekimen

Antolatzailea: Erandioko Udala, Gaurko Nagusia-Abuelo Actual

Tokia: Erandio

Jardueraren datak:

2019/09/02 - 2020/05/29

Adinekoen ekimenak bultzatzeko lehiaketatik sortutako jarduerak.

Gexo. Tailerrak 2019-20 ikasturtea

Antolatzailea: Getxoko Udala

Tokia: Getxo

Jardueraren datak:

2019/09/02 - 2020/06/12

Aurretiko izen-ematea: irailaren 2tik 13ra. Hasiera: irailaren 30eko astean

Ikastaroak eta tailerrak Basauri 2019-2020

Antolatzailea: Basauriko Udala

Tokia: Basauri

Jardueraren datak:

2019/09/16 - 2020/05/30

Erlajazioa eta luzaketak 65 urtetik gorakoentzat, eta beste ikastaro eta tailer batzuk. IZENA EMATEKO EPEA: Irailaren 27ra arte.

Lagunkide: Adinekoak laguntzeko programa 2019-2020

Antolatzailea: Durangoko Udala

Tokia: Durango

Jardueraren datak:

2019/09/09 - 2020/09/04

Durangoko Udalak boluntarioen parte-hartze soziala bultzatzen du pertsona nagusiei laguntasuna eskainiz. Deitu boluntario izan gura baduzu edo adinekoa bazara eta Lagunkide programaren zerbitzuak eskatu gura badituzu. Argibide gehiago: Adinekoen Udal Egoitza 944 657 451

Ikastaroa. Kudeaketa ekonomikoa gizarte-erakundeetan (9 ordu)

Antolatzailea: bolunta

Tokia: Bilbao

Jardueraren datak:

2019/10/21 - 2019/10/28

Urriak 21, 23 eta 28. Ordutegia: 10:00etatik 13:00etara. Bolunta: Ronda, zk.g. (5. zenbakiaren parean) 48005 Bilbo.

Hurrengo jarduera eta ekitaldiak

Ikastaroa. Erakundearen kudeaketa eta zuzendaritza estrategikoa (14 ordu)

Antolatzailea: bolunta

Tokia: Bilbao

Jardueraren datak:

2019/10/29 - 2019/11/07

Urriak 29 eta 31; azaroak 5 eta 7. Ordutegia 09:30etik 13:00etara. Bolunta: Ronda, zk.g. (5. zenbakiaren parean) 48005 Bilbo.

BOS 04 Denboraldia 2019-2020

Antolatzailea: BILBAO ORKESTRA SINFONIKOA

Tokia: Bilbao

Jardueraren datak:

2019/10/31 - 2019/11/01

J. Guridi: Itsasontzi feniziar batean. F. Schubert: 5. sinfonia Si bemol maiorrean, D. 485. R. Strauss: 1. kontzertua tronpa eta orkestrarako Mi bemol maiorrean. M. Ravel: Rapsodia espainiarra. Luis Fernando Núñez, tronpa. Erik Nielsen, zuzendaria.

Ikastaroa. Gamifikazioa (8 ordu)

Antolatzailea: bolunta

Tokia: Bilbao

Jardueraren datak:

2019/11/06 - 2019/11/07

Motibazioa, komunikazioa eta ikaskuntza erakundeetan, jolasaren bidez. Azaroak 6 eta 7. Ordutegia: 16:00etatik 20:00etara. Bolunta: Ronda, zk.g. (5. zenbakiaren parean) 48005 Bilbo.

Belaunaldiarteko Zinema Zikloa

Antolatzailea: Irudi Biziak

Tokia: Bilbao

Jardueraren datak:

  • 2019/11/07
  • 2019/11/28
  • 2019/12/19

Belaunaldiarteko Zinema zikloa, hainbat film luzeen emanaldia proposatzen duen ekintza kulturala da. Emanaldien ondoren, gaurkotasun-gaien inguruan elkarrizketa eta hausnarketa faboratzeko helburuarekin, solasaldi-eztabaidak egongo dira.

Ikastaroa. Zerga arloa irabazi-asmorik gabeko erakundeetan (9 ordu)

Antolatzailea: bolunta

Tokia: Bilbao

Jardueraren datak:

2019/11/18 - 2019/11/25

Azaroak 18, 20 eta 25. Ordutegia 10:00etatik 13:00etara. Bolunta: Ronda, zk.g. (5. zenbakiaren parean) 48005 Bilbo.