saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

Belaunaldiarteko Zinema Zikloa

Belaunaldiarteko Zinema zikloa, hainbat film luzeen emanaldia proposatzen duen ekintza kulturala da. Emanaldien ondoren, gaurkotasun-gaien inguruan elkarrizketa eta hausnarketa faboratzeko helburuarekin, solasaldi-eztabaidak egongo dira. FILMA: MULA, azaroak 28 osteguna, 18:30ean.

Antolatzailea: Irudi Biziak

Tokia: Bilbao

Jardueraren datak:

  • 2019/11/07
  • 2019/11/28
  • 2019/12/19

Belaunaldiarteko Zinema zikloa, hainbat film luzeen emanaldia proposatzen duen ekintza kulturala da. Emanaldien ondoren, gaurkotasun-gaien inguruan elkarrizketa eta hausnarketa faboratzeko helburuarekin, solasaldi-eztabaidak egongo dira. Zinema interkomunikazio tresna gisa erabiliz, adin eta belaunaldi ezberdinetako pertsonen arteko interakzio kulturala, ideien eta ikuspuntuen elkar trukea sustatzen dugu.

 

Lekua: El Carmen aretoa (Indautxu plaza)

Ordua: 18:30

SARRERA DOAN edukiera bete arte.

 

FILMA: GREEN BOOK

Peter Farrelly, AEB, 2018. Komedia dramatikoa, 130 min.

60. hamarkada. Tony Lip-ek, Don Shirley pianista beltz iaio eta trebearen gidari lanak egingo ditu, AEBko hegoaldean egingo duen kontzertu sorta batean. Arrazakeria eta aurreiritziei aurre egin beharko dieten bi pertsona dira, bizirauteko eta aurrera egiteko dituzten ezberdintasunak alde batera utziko dituztelarik.

Emanaldiaren data: 2019ko azaroak 7 osteguna.

 

PELÍCULA: MULA

Clint Eastwood, AEB, 2018. Drama, 116 min.

Earl Stone, kiebra jo duen 80 urteko gizona, bere negozioa kentzeko zorian dago. Orduan erraza dirudien lana eskaintzen diote: gidatzea. Baina jakin gabe, Earl mexikar kartel batentzako droga-trafikatzailea bilakatzen da.

Emanaldiaren data: 2019ko azaroak 28 osteguna.

 

PELÍCULA: VIVIR DOS VECES

María Ripoll, Espainia, 2019. Komedia dramatikoa, 101 min.

Emiliok, Juliak, bere alaba, eta bere iloba Blancak aldi berean zentzugabea eta argigarria den bidaia hasten dute. Emilioren memoria guztiz huts egiten hasi arte, bere gaztaroko amodioa bilatzen lagunduko dio haren familiak. Bidean, tranparik gabeko bizitza berri baten aukera aukituko dute.

Emanaldiaren data: 2019ko abenduak 19 osteguna.

 

Abisua

Hurrengo estekek zerikusia dute informazio honekin eta zure nabigatzailearen lehio berri batean irekiko baita.

Informazio gehiago Interneten:

* Webean agertzen diren irudiak/argazkiak/ahotsak izaera pertsonaleko datuak dira, ez dira jendearen esku dagoen datu-iturri bat eta ezin dira ez osorik eta ez zati baten kopiatu; halaber, ezin dira informazioa berreskuratzeko sistemak erabiliz transmititu edo erregistratu, aurrez pertsona interesatuen beren baimenik gabe.

Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, erabili esteka deskargatzeko.