saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

Bizkaiko Esperientzia Gelak. 2019-2020 ikasturtea

Ikasketa hauek 55 urtez gorako pertsona guztientzako dira aproposak (erretiratuak, aurre-erretiratuak, etxekoandreak, etab.). Baldin eta aspaldiko ametsak egia bilakatu nahi badituzte edo beren trebakuntza intelektuala osatu nahi badute. "Gela" hauetan sartu ahal izateko, ez da beharrezkoa inolako titulurik edo aurretiazko baldintza akademikorik edukitzea. Aurretiko izen-ematea: 2019ko ekainaren 3tik 14ra.

Antolatzailea: UPV-EHU

Tokia: Bilbao

Jardueraren datak:

2019/06/03-2020/05/26

 

Ikusi informazio osoa Euskal Herriko Unibertsitatearen web orrian

 

Esperientzia Gelak Euskal Herriko Unibertsitateko egitasmo bat dira, eta ondorioz, oinarrizko helburu bat daukate: unibertsitate kultura Euskal Autonomia Erkidego osora zabaltzea.

 

Unibertsitate egitasmo honen protagonistak beren lan bizitza amaitutzat jotzen duten pertsonak dira; bai adin kontuak direla tarteko, bai bestelako arrazoiengatik, lan mundua utzita dutenak.

 

Ondorioz, ikasketa hauek 55 urtez gorako pertsona guztientzako dira aproposak (erretiratuak, aurre-erretiratuak, etxekoandreak, etab.). Baldin eta aspaldiko ametsak egia bilakatu nahi badituzte edo beren trebakuntza intelektuala osatu nahi badute.

 

"Gela" hauetan sartu ahal izateko, ez da beharrezkoa inolako titulurik edo aurretiazko baldintza akademikorik edukitzea. Bizipen berriak izan nahi dituzten pertsona guztientzako ekimen irekia da, hau da, giza eta unibertsitate bizipenetarako guraria duten pertsona guztientzako.

 

Hain zuzen, "Giza Zientzien" alorra da ikasketa hauen ardatz nagusia.

* Webean agertzen diren irudiak/argazkiak/ahotsak izaera pertsonaleko datuak dira, ez dira jendearen esku dagoen datu-iturri bat eta ezin dira ez osorik eta ez zati baten kopiatu; halaber, ezin dira informazioa berreskuratzeko sistemak erabiliz transmititu edo erregistratu, aurrez pertsona interesatuen beren baimenik gabe.