saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

Jardueren eta ekitaldien bilaketa
Ekaina, 2019
Seleccione un dia
AAAOOLI
  • verdeJarduera edo ekitaldi egunak
  • azulJarduera edo ekitaldirik gabeko egunak
  • amarilloGaurko eguna
  • pistachoEgun aukeratua

Hautatutako eguna jarduera eta ekitaldiak

Bilbo. Ikastaro eta Tailerrak 2018-2019

Antolatzailea: Bilboko Udala

Tokia: Bilbao

Jardueraren datak:

2018/09/01 - 2019/06/30

Osasunerako ikastaroak adineko pertsonentzat, Aisia eta Kirol ikastaroak, Kultura tailerrak, Emakume eta gizonen arteko berdintasun tailerrak. Aurreinskripziorako epea ekainaren 20an hasi eta irailaren 5era arte luzatuko da, jarduera eta gai guztietarako.

Bizitza osasungarria eta parte-hartzailea izateko gakoak

Antolatzailea: Hartu emanak

Tokia: Bilbao

Jardueraren datak:

2019/02/05 - 2019/11/05

Hartu emanak elkarteak, beste elkarte batzuekin lankidetzan, antolatu du ikastaro hau. Hiru gai-esparru jorratuko dira: ahalduntzea, osasuna, eta adinekoen partaidetza soziala. HOGEI saio, astean bat. Astearteetan, 18:00etatik 20:00etara. Matrikulazioa (plaza mugatuak): Urtarrilaren 15etik aurrera Hartu-emanak elkartearen egoitzan, Erronda kalea z.g, Bolunta – 3. solairua. Prezioa: 20 euro (ikastaro osoa).

Bizkaiko Esperientzia Gelak. 2019-2020 ikasturtea

Antolatzailea: UPV-EHU

Tokia: Bilbao

Jardueraren datak:

2019/06/03 - 2020/05/26

Ikasketa hauek 55 urtez gorako pertsona guztientzako dira aproposak (erretiratuak, aurre-erretiratuak, etxekoandreak, etab.). Baldin eta aspaldiko ametsak egia bilakatu nahi badituzte edo beren trebakuntza intelektuala osatu nahi badute. "Gela" hauetan sartu ahal izateko, ez da beharrezkoa inolako titulurik edo aurretiazko baldintza akademikorik edukitzea. Aurretiko izen-ematea: 2019ko ekainaren 3tik 14ra.

Bizkaiko Foru Aldundiaren adinekoentzako lehiaketak

Antolatzailea: BFA-DFB

Tokia: Bizkaia

Jardueraren datak:

2019/05/06 - 2019/07/19

Aurtengo edizioan literatur, pintura, argazki izango dira eta kategoria bakarra egongo da eta horretan sartuko dira eskultura, taila eta maketak. Eskabideak aurkezteko epea 2019ko uztailaren 19an bukatuko da. 1959. urtean edo lehenago jaiotako Bizkaiko biztanle guztiek har dezakete parte lehiaketetan.

Deustobide 2019-2020. Arteak gozatu

Antolatzailea: Universidad de Deusto

Tokia: Bilbao

Jardueraren datak:

2019/06/13 - 2020/05/29

DeustoBide - Herritartasun Eskolaren programak pertsona guztiei zuzendutako hezkuntza espazioa dira, adina, titulazioa edo aurretik duten prestakuntza gorabehera. Izen-ematea: ekainaren 13tik uztailaren 15era. Tokirik geratuz gero, bigarren epe bat irekiko da irailaren 10etik 27ra.

Deustobide 2019-2020. Bidaiatuz ikasi

Antolatzailea: Universidad de Deusto

Tokia: Bilbao

Jardueraren datak:

2019/06/24 - 2020/05/29

DeustoBide - Herritartasun Eskolaren programak pertsona guztiei zuzendutako hezkuntza espazioa dira, adina, titulazioa edo aurretik duten prestakuntza gorabehera. Izen-ematea: ekainaren 24tik uztailaren 15era. Tokirik geratuz gero, bigarren epe bat irekiko da irailaren 10etik 27ra. Klaseak urritik maiatzera, 17:00etatik 20:30era.

Deustobide 2019-2020. Ekialdeko kulturak: Txina eta Japonia

Antolatzailea: Universidad de Deusto

Tokia: Bilbao

Jardueraren datak:

2019/06/13 - 2020/05/29

DeustoBide - Herritartasun Eskolaren programak pertsona guztiei zuzendutako hezkuntza espazioa dira, adina, titulazioa edo aurretik duten prestakuntza gorabehera. Izen-ematea: ekainaren 13tik uztailaren 15era. Tokirik geratuz gero, bigarren epe bat irekiko da irailaren 10etik 27ra. Klaseak: urritik maiatzera, 17:00etatik 20:15era.

Deustobide 2019-2020. Kultura eta Elkartasuneko Unibertsitate Titulua

Antolatzailea: Universidad de Deusto

Tokia: Bilbao

Jardueraren datak:

2019/06/04 - 2020/05/29

DeustoBide - Herritartasun Eskolaren programak pertsona guztiei zuzendutako hezkuntza espazioa dira, adina, titulazioa edo aurretik duten prestakuntza gorabehera. Izen-ematea: ekainaren 4tik 28ra. Tokirik geratuz gero, bigarren epe bat irekiko da irailaren 10etik 27ra. Klaseak urritik maiatzera, 17:00etatik 20:30era.

Erakusketa. El amparo eta bere sukaldariak

Antolatzailea: Sala Ondare

Tokia: Bilbao

Jardueraren datak:

2019/03/14 - 2019/09/28

Euskal sukaldaritza aipatzen den guztietan gizonezko sukaldari handienen izenak sortzen dira, gure herriko sukaldaritzako artearen berritzaileak izan direnenak. Hori gorabehera emakumeak izan ziren XIX. gizaldiaren azken hamarkadetan eta XX. gizaldiaren hasierakoetan sukaldeetan itxita jardunez, gastronomia frantziarraren ukitu batzuekin, sukaldaritza tradizionalaren oinarriak jarri zituztenak, inolako dudarik gabe, gerorako funtsezko gako bihurtuz.

Erakusketa. Izadi sublimea

Antolatzailea: Txokolingunea

Tokia: Bakio

Jardueraren datak:

2019/06/11 - 2019/07/14

Argazkilari bilbotar honen erakusketa honetan bere argazkilari lanaren zati bat erakusten digu, hain zuzen ere bost lekuei buruzko argazkiak: San Juan de Gaztelugatxeko ingurua; Otxarretako basoak, Gorbeiako natura parkean; Getxo eta Barrika udalerrien arteko kostaldea; Urkiola Parkea eta Belaustegiko ur jauziak (Gorbeiako natura parkean).