saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Izena on-line emateko inprimakia: Prestakuntza adopzioa egin ondoren 2019

Informazioa

OHARRA: Izena emateko epea 2019ko AZAROAREN 7an amaituko da. Jardueretan parte hartzeko, derrigorrezkoa da izena ematea. Aurretik jakinaraziko da zein lekutan egingo diren tailerraK, posta elektronikoz edo, hala ez bada, telefonoz.

Tailerretan izena eman aurretik, IRAKURRI informazio-gomendio agiri hau:

Informazioa eta Gomendioak (240 Kb.)

(*) Markatutako eremuak derrigorrezkoak dira

Bertaratuko den pertsona 1
Bertaratuko den pertsona 2
Harremanetarako datuak
Adoptatutako adingabeen adina eta jatorrizko herrialdea

Honen bitartez, honako prestakuntza-programa honetan eman nahi dut/dugu izena:

JARDUNALDIA – HITZALDIA

"Integrando mental y afectivamente la adopción".

Mayte MUÑOZ eta Alicia MONSERRAT, psikologo klinikoak eta psikoanalistak. 2019ko maiatzaren 16an, 10:00etik 13:15era, Deustuko Unibertsitateko Auditoriumean

HAURTZAINDEGI zerbitzua. 2019ko maiatzaren 16an jardunaldia. 9:30etatik 13:30era. Deustuko Unibertsitateko auditorioan hartuko dira umeak.

Interesatuta bazaudete idatzi jarraian parte hartuko duten umeen adinak eta sexuak.

TAILERRAK

Tailer bakoitzean “X” batez adierazi behar da zenbat helduk parte hartu nahi duten; horretarako, erreferentziatzat hartuko dira fitxa honen hasieran 1. eta 2. parte-hartzaileak direla-eta jasotako identifikazio-datuak.

Tailer guztiak 3 egunetakoak dira, 2 orduko saioak egunean. Bikotea bada, biek eman dezakete izena. Tailer bakoitzean 25 lagun onartuko dira, gehienez.

Hasi baino bi aste lehenago emailez jakinaraziko da onartua edo ez onartua izan den eta tailerra non egingo den.

Nahi duenak bertaratze-agiria eskatu ahal izango du, gutxienez bi saio egin baditu.

1. Esperientzia-tailerra

"Adoptatu-izaera lantzen: lan horri ekiteak dituen onurak eta kalteak. Bizitza-historia".

2019ko azaroaren 19 eta abenduaren 3 eta 17an (ASTEARTEAK), 18:00tik 20:00ra. Talde BAKARRA antolatuko da.

2. Esperientzia-tailerra

"Atxikimenduaren teoria: seme-alaben jokaeretan ezkutuan dirauten emozioak ulertzeko modu bat".

2020ko otsailaren 11, 25 eta martxoaren 10ean (ASTEARTEAK), 18:00tik 20:00ra. Talde BAKARRA antolatuko da.

3. Esperientzia-tailerra

"Neska-mutil adoptatuen sozializazioa: familia, lagunak, hurbileko gizataldeak".

Bi talde antolatuko dira.

Parte hartzailea 1
Parte hartzailea 2
4. Esperientzia-tailerra

"Beharrizanak, zailtasunak eta diskrimanazioa, eskolan: gure seme-alabei laguntzeko estrategiak".

2020ko otsailaren 12, 26 eta martxoaren 11n (ASTEAZKENAK), 18:00tik 20:00ra. Talde BAKARRA antolatuko da.

5. Esperientzia-tailerra

"Nerabezaroa eta adopzioa: jokabide-arazoak eta irtenbideak".

Bi talde antolatuko dira: Nagusiki, 12 urtetik GORAKO seme-alaba adoptatuak dituzten familientzat.

Parte hartzailea 1
Parte hartzailea 2
6. Esperientzia-tailerra

"Adopzio-familia prestatzea jatorria bilatzeko prozesurako".

2019ko azaroaren 11, 25 eta abenduaren 9an (ASTELEHENAK), 18:00tik 20:00ra. Talde BAKARRA antolatuko da.

7. Esperientzia-tailerra

"Gurasotasun positiboa indartzeko gakoak".

(bikotea bada, biak etortzea gomendatzen dugu). Bi talde antolatuko dira.

Parte hartzailea 1
Parte hartzailea 2
FAMILIAKO JARDUERA

"Ginkana hirian zehar":

Senitarteen arteko loturak errazteko jarduera -emozioen gorabeherak bideratzeko lagungarria-, jolasaren bitartez eta inguruak ezagutuz, 7-16 urteko seme-alabak dituzten familientzat. 2020ko apirilaren 25an egingo da, goizez. Iraupena, 2 ordukoa, gutxi gorabehera. Aurrerago jakinaraziko dira lekua eta ordua.

Jarduera ondo antolatzeko, beharrezkoa da familia bakoitzak datu hauek ematea:

Bidalketarako posta-helbidea: Bizkaian Adopzioa Sustatzeko Programa (BASP). Madariaga etorbidea 1, 4. solairua. 48014 BILBAO. Tel.: 94 447 05 47.

Helbide elektronikoa: adopzioa@bizkaia.eus

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu