saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Familia Harrera

Informazioa

Abegi hartzaileen lekukotzak

3 urte zituela hartu zuten Jon Joseba. Harrera-familia da bere benetako familia

Hasiera batean, egia esan, harrera oso gogorra da. Badakizu ez direla zure gurasoak, harrera dagoen ume batek beldurra izaten du eta, denbora aurrera doan einean, konfidantza gehiago izan ahal duzu, hori agian bakoitzaren izanean doa.

Niri nahikotxo kostatu zait baina gainditzea lortu dut eta benetan, lehen esan dudan bezala, nire familia da.

Nik pilo bat eskertzen diet nire harrera familiakoei hor izatea, ez amore ematea eta pozten naiz hori gertatzeaz. Asko aldatu naiz eta oraintxe bertan, lehen baino askoz hobeto nago.

Harrera familian egotea gogorra da baina, hori bai, zure bizitzan izan ahal duzunik eta esperientzia ikaragarriena izan daiteke.

Web orrian agertzen diren irudiak/argazkiak/ahotsak izaera pertsonaleko datuak dira; ez dira jendearen esku dagoen datu-iturri bat eta ezin dira erreproduzitu, ez osorik eta ez zati bat. Halaber, ezin dira informazioa berreskuratzeko sistemak erabilita transmititu edo erregistratu, inplikatutako pertsonen baimenik gabe.