saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Harreraren txokoa

Informazioa

Hau familia-abegiari buruzko zure esperientziak eta iritziak kontatzeko esparrua da.

Zure partaidetzarekin familia-abegiaren arloko esperientzia zehatzak ezagutzera eta ulertzera hel gaitezke, harrera hori jasotzen duten umeentzat, abegi emaileentzat, gurasoentzat eta profesionalentzat benetan zer den ikustera.

Zuentzat interesgarriak diren dokumentuak edo irudiak sar ditzakezue eta guk webean argitara ditzakegu. Hori bai, mesedez eskatzen dizuegu ez sartzeko ez umeen eta ez hirugarren pertsonen irudirik, euren pribazitatearekiko begiruneagatik ezin direlako, inola ere, esparru honetan argitaratu.

Espazio honetan parte hartzeko arauek agintzen dutenez, ez da kasu zehatzen aipamenik jaso behar; esate baterako, laguntza jaso duten pertsonen, ukitutako pertsonen edo profesionalen izenak, umeen edo beste pertsona batzuen irudiak edo argazkiak. Espazio honetako arauen eta pribatutasun-politikaren atalean luzeago eta zehatzago azaltzen dira arauak.

Familia-abegia gizarte izaerako ataza eta erantzukizuna da eta zuen ekarpenari esker seguru gaude guztiok apur bat hobeto egiteko gauza izango garela.

(*) Markatutako eremuak derrigorrezkoak dira